ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE.

ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE. WILLCOME. BENVIDO. SALUTATIO. BINE A TI VENIT.

sábado, 10 de diciembre de 2011

HAUSNARKETA.

SARRERA


Blogeko helbidean ikus daitekeen modura, Olatz Monasterio, Maialen Monduate eta Deiene Malaxetxebarria gara. Blog honek, dossier modura funtzionatzen du, honetan, informazio komunikazio eta teknologia irakasgai honetako eduki eta landutako gai guztiak bildu izan ditugu, egunerokotasun bat jarraituz.
Irakasgaiari buruzko jarraipenaz gain, esperientzia propio zein iritziak ere plazaratu ditugu era publikoan.

Taldearen autoebaluazioan geroxeago ikus daitekeen modura, lortu nahi genituen helburuak eskuratu ditugula deritzogu.

Nahiz eta lan hobeagoa ataletan sailkatuta aurki dezakezu, ahalik eta laburren, baina aldi berean mamitsuen, ikasitako eta bildutako esperientziak batzen ahalegindu gara.

Jarraian lauhilabete honetan landu eta barneratutakoa aurkeztuko dizugu, ondoren, ikasgai-irakasle zein taldearen autoebaluazioa ere jorratu dugu.



MAMIA


Nahiz eta landutako gaiak anitzak izan, batez ere gure ikasketekin lotuago daudenetan zentratuko gara batik bat (besteak alde batera utzi gabe).
Planteatutako lanetatik, behar bada gure ustetan garrantzitsu edo deigarrienak IKTek hezkuntzara ekarri izan dituzten aldaketei buruzkoak izan dira.
Alde batetik, irakasleen dispozizio falta, hauek erabiltzerako orduan, eta bestetik, hauen erabilpen ezak edo haueekiko ezjakintasunak, dakartzan ondorioak.

Esan bezala, irakasle asko eta askok ez dituzte IKTak erabiltzen, beraien hitzetan, nahiago dituzte liburuak edo fotokopiak, iritzi hauek, teknologia berriekiko prestagabe dauden irakasleenak izan ohi dira.
Honekiko esan dezakeguna zera da, irakasle on batek, egunerokotasunean erabili behar dituela tresna hauek, etorkizunera, gauza berriei moldatu behar dela.
Nola ulertu bestela IKTek hezkuntzara ekarri dituzten aldaketak? Ez al da Hezkuntza gehiegi aldatu hauei esker?

Zer dira IKTak?

Bizi kaliatetearen hobekuntza helburutzat duten software sare, zerbitzu eta aparatu multzoa dira.

Zein onura atara ditzake Hezkuntzak hauetatik?
-         Interneteko informazioa
-         Sorkuntza eta expresio medioa
-         Ariketa interaktiboak

Ze gauza erabili ditzake?
-         Foroak, informazioa elkarjarri edota elkarbanatzeko
-         Helbide Elektronikoak
-         Blog ezberdinak

Zein oztopo ekar ditzakete hezkuntzara begira?
-         Berrikuntza jarraia (batzuetan irakasleentzako adaptazio zailtasunak)
-         Batzutan informazio faltsua.
-         Erabilpen egokia egiten ez bada ondorio txarrak

(oraingoan ere gure aurkezpeneko bideoaz baliatuko gara, gai hau garrantzitsutzat jotzen dugulako).



Gai hau lantzen dituzten sarrerak:
http://olatzmaialendeieneikt.blogspot.com/2011/10/lehen-eta-orain-aren-arteko.html
http://olatzmaialendeieneikt.blogspot.com/2011/10/web-10-eta-web-20.html
http://olatzmaialendeieneikt.blogspot.com/2011/11/aurkezpena-egiten.html

Interesgarriak iruditu zaigun beste gai bat da "TEKNOFOVIA VS TEKNOFILIA" rena.


IKASITAKOAREN ONDORIOA.

Ondorio gisa zer esan dezakegu?
IKTak eskuragarri ditugula eta erantzukizun eta erabilpen egoia emanez erabili behar ditugula.
Etorkizunari begira, irakasle moduan, eguneratuak egon behar gara arlo honetan eta komenigarria da, haurrak ahalik eta gehien bultzatzea IKTak erabiltzera, lanei begira, zein azalpenak ematerako orduan.


IKASGAI/IRAKASLEAREN EBALUAZIOA

Ebaluaketa egiten hasterako orduan, gelara saio gehienetan joan garela esango dugu. Gure ikasgelan, saioetara joaten den ikasle kopurua 60-79 pertsona artekoa izaten dela, eta klasetik kanpo, gehienok 4-5 ordu inguru ematen ditugula ikasgai hau aurrera ateratzeko.
Ondoriozta genezake, taldea handia dela eta hargatik batzutan zaila izaten dela giro egoki bat mantentzea hala ere uste dugu saiatu behintzat, saiatzen garela, horretaz gain, azpimarratu behar da, agian ordutegia ez dela egokiena edo behintzat eramangarriena, ostiral goizean saio biak IKT-koak izanik (teoria eta praktika), apur bat “saturagarria”
Suertatzen da, agian kontzeptu asko lantzen direlako eta guztiak IKTei begira izanik…
nahiko deserosoa egiten da, eta behar bada errazagoa izango zen atentzioa mantentzea beste ikasgai batekin konbinatuz, hau da, IKTko saioak egun ezberdinetan izanik.

Irakasgaia bera, zailtasun ertainekoa dela esan dezakegu, nahiz eta hasieran ezezagunari beldur apur izan genion, uste dugu azken finean, prosezu guzti hau nahiko dinamiko eta praktikoa izan dela.

hasieran ikasgaiarekiko genuen interesa txikia edo ez oso handia, bazen, lauhilabetea aurrera joan den einean, interesa handitzen joan da..
Bestalde, esan genezake, ikasgaiaren izaera praktikoak ekintzetetako parte hartzea sustatzea ahalbidetzen duela  eta baita, programak etorkizunari begira, lanbidean behar izango ditugun gaitasunak eskuratzea bultzatzen duela.

Irakasleari dagokionez, esan genezake, eskeinitako baliabideak aproposak direla, eta hasieran ezarritakoarekin bat datozela, bai helburu bai edukiak.

TALDEAREN AUTOEBALUAZIOA

Orokorrean talde moduan ondo moldatu garela deritzogu.
Hasieran irakasgai hau ezagutu aurretik, apur bat beldurturik genbiltzan; hirurak informatika landu izan dugulako noizbait Lehen Hezkuntzan edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Hala ere, IKTak, hitzak, jada ezagutzen genuen informatikak baino zerbait gehiago suposatzen du. Izan ere, izenak berak “Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak” ordenagailu bat erabiltzeaz gain funtzio gehiago betetzen ditu.

Bestalde, beldur hau beste faktore batzuek indartzen zuten, besteak beste informazio faltak, programa berriak, ezezagunak… ezjakintasunak berak.

Kurtsoaren hasieratik hona erabilitako programak, ariketak, metodologia bera, egokia dela deritzogu. Irakasgaia bera dinamikotzat jotzen dugu eta
Gure ustetan, lauhilabete honetan gauza asko ikasi ditugu, egunerokotasunean praktikara eraman daitezkeenak.

Lanak eskura izan beharrean, sarearen bitartez entregatzeak, onura bat suposatzen duela azpimarratu nahi genezake, izan ere, papera tinta etab. erabili beharrean, era erraz, eroso eta arinagoa dela uste dugu, bestalde, haurren hezkuntzarekin lotuz, birziklapen edota naturarekiko errespetuaren kontzeptua lantzea ahalbidetzen du.

Taldearen kontzeptura bueltatuz, elkarrekiko dugun laguntasunagatik, jada aurretik ezaguturik eta bakoitzaren lan funtzionamendu eta gaitasunak zeintzuk diren argi izanik, lana banatu edota osatzerako orduan, erraztasunak izan ditugu.
Bestalde, uste dugu, guztiok jarri dugula gure partetik lana aurrera eramateko interesa, emaitza nahiko onda izan delarik.

Azken finean, taldean lan egiteak askotan ostopoak (deskonformidadeak, batak besteak baino lan gehiago egiteak…) sortzen baditu ere, etorkizunean guztiz beharrezkoa izango dugun gaitasun bat da. Elkarrekin egunerokotasunean lan egin behar izango dugu, eta hori egiten ere ikasi behar da.

Amaitzeko, esango dugu, behar bada ikasi dugun gauzetatik garrantzitsuena komentatu dugun azkena izan dela, taldean lan egiten ikastea, hala ere IKTei buruz hainbat kontzeptu ikasi ditugu, besteak beste IKT kontzeptua bera zer den, nola erabil genezake eta honen aurrean izan beharreko jarrera.

SAIO FINALA

Gaurkoa, saio finala izan da, beraz, irakasgaia zein bloga, bukatutzat eman genitzake.

Amaia Malaina, Nerea Sanchez eta Maitane Schwarzek, "dokumental" antzekoa eskeini digute. Lauhilabetean zehar, burututako lana izan da. Dokumental horretan azaltzen dena, zera da: ikasgaian aurkezpenak egindako orduan, azalpenak emateko erari erreparatuz, nola ez eta nola bai aritu behar garen. Hau da, zein tonu, keinu, power point tipo etab. erabili behar ditugun zehaztea.
Honen bitartez, urrengorako, denok zerbait argiago izango dugu gure lanen bat aurkezterako orduan, nola egin behar dugun.

Geroago irakasle/irakasgaiaren ebaluazioa eta autoebaluazioa bete ditugu.

Azkenik, informatika gelara joan gara galdetegi bat betetzeko.

Ikasgaia agurtzeko esan genezakeena zera da, IKTak ez ditugula guztiz aldera uzten, zeren eta gure bizitzako une gehienetan topa ditzakegu. Nahiz eta irakasgaia bukatutzat eman, hauen erabilpena sustatuko dugu, noski, orain direla zenbait hilabete baino erabilera konstienteago batean.

AURKEZPEN GEHIAGO.

Gaurkoan 8 taldek aurkeztu dituzte beren lanak.
Aurkezpen guztietatik ideia garrantzitsu edo deigarrienak plazaratu ditugu gaurko sarrera hontan.


Alde batetik, lehen informazioa era programatuan lortzen genuela dugu, bestetik, gaur egun, IKTak erabiliz, sarean dugu eskuragarri.
Esan genezake, informazioa lortzea errazagoa izateaz gain, sakonagoa dela, baina ez al du honek suposatzen beste oztopo bat?
Argi dago, hainbeste informazio saturagarria ez dela erabili nahi duguna, horretarako informazio egokia eta egiazkoa dena, deseroso edo faltsuaren aurrean bereizten jakin behar dugu.

Bestalde, emakume eta gizonen arteko aldea dago, gai askotan bezala, IKTak lantzerako orduan ere, tartea auteman dezakegu eta hori ezabatu beharreko gai bat da.

Beste ideia bat, kobazuloarena izan da, (Platonen kobazuloaren metafora ahalegia).
Badirudi, gu kobazuloan bizi garela, eta ez garela ohartzen, kanpoan ere mundua dagoelaz, hau da IKTak, hauetara hurbildu behar ginateke.

Azkenik, amaitzeko betiko kontuaz arituko gara: irakasleak eta IKTak.
Argi dago IKTek ezinbesteko premia dutela eskoletan, eta hargatik, irakasleak ondo kontrolatu behar dituzte, zeren eta, badira kasu asko zeintzutan ikasleek irakasleek baino gehiago dakiten kontu hauetaz.
Bestalde, argi izan behar dugu, nahiz eta IKTak berebiziko garrantzia izan, umeak ez direla bakarrik hezten, prozesu honetarako, irakasleak guztiz beharrezkoak dira.