ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE.

ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE. WILLCOME. BENVIDO. SALUTATIO. BINE A TI VENIT.

sábado, 10 de diciembre de 2011

AURKEZPEN GEHIAGO.

Gaurkoan 8 taldek aurkeztu dituzte beren lanak.
Aurkezpen guztietatik ideia garrantzitsu edo deigarrienak plazaratu ditugu gaurko sarrera hontan.


Alde batetik, lehen informazioa era programatuan lortzen genuela dugu, bestetik, gaur egun, IKTak erabiliz, sarean dugu eskuragarri.
Esan genezake, informazioa lortzea errazagoa izateaz gain, sakonagoa dela, baina ez al du honek suposatzen beste oztopo bat?
Argi dago, hainbeste informazio saturagarria ez dela erabili nahi duguna, horretarako informazio egokia eta egiazkoa dena, deseroso edo faltsuaren aurrean bereizten jakin behar dugu.

Bestalde, emakume eta gizonen arteko aldea dago, gai askotan bezala, IKTak lantzerako orduan ere, tartea auteman dezakegu eta hori ezabatu beharreko gai bat da.

Beste ideia bat, kobazuloarena izan da, (Platonen kobazuloaren metafora ahalegia).
Badirudi, gu kobazuloan bizi garela, eta ez garela ohartzen, kanpoan ere mundua dagoelaz, hau da IKTak, hauetara hurbildu behar ginateke.

Azkenik, amaitzeko betiko kontuaz arituko gara: irakasleak eta IKTak.
Argi dago IKTek ezinbesteko premia dutela eskoletan, eta hargatik, irakasleak ondo kontrolatu behar dituzte, zeren eta, badira kasu asko zeintzutan ikasleek irakasleek baino gehiago dakiten kontu hauetaz.
Bestalde, argi izan behar dugu, nahiz eta IKTak berebiziko garrantzia izan, umeak ez direla bakarrik hezten, prozesu honetarako, irakasleak guztiz beharrezkoak dira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario