ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE.

ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE. WILLCOME. BENVIDO. SALUTATIO. BINE A TI VENIT.
Mostrando entradas con la etiqueta AURKEZPENAK.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta AURKEZPENAK.. Mostrar todas las entradas

sábado, 10 de diciembre de 2011

AURKEZPEN GEHIAGO.

Gaurkoan 8 taldek aurkeztu dituzte beren lanak.
Aurkezpen guztietatik ideia garrantzitsu edo deigarrienak plazaratu ditugu gaurko sarrera hontan.


Alde batetik, lehen informazioa era programatuan lortzen genuela dugu, bestetik, gaur egun, IKTak erabiliz, sarean dugu eskuragarri.
Esan genezake, informazioa lortzea errazagoa izateaz gain, sakonagoa dela, baina ez al du honek suposatzen beste oztopo bat?
Argi dago, hainbeste informazio saturagarria ez dela erabili nahi duguna, horretarako informazio egokia eta egiazkoa dena, deseroso edo faltsuaren aurrean bereizten jakin behar dugu.

Bestalde, emakume eta gizonen arteko aldea dago, gai askotan bezala, IKTak lantzerako orduan ere, tartea auteman dezakegu eta hori ezabatu beharreko gai bat da.

Beste ideia bat, kobazuloarena izan da, (Platonen kobazuloaren metafora ahalegia).
Badirudi, gu kobazuloan bizi garela, eta ez garela ohartzen, kanpoan ere mundua dagoelaz, hau da IKTak, hauetara hurbildu behar ginateke.

Azkenik, amaitzeko betiko kontuaz arituko gara: irakasleak eta IKTak.
Argi dago IKTek ezinbesteko premia dutela eskoletan, eta hargatik, irakasleak ondo kontrolatu behar dituzte, zeren eta, badira kasu asko zeintzutan ikasleek irakasleek baino gehiago dakiten kontu hauetaz.
Bestalde, argi izan behar dugu, nahiz eta IKTak berebiziko garrantzia izan, umeak ez direla bakarrik hezten, prozesu honetarako, irakasleak guztiz beharrezkoak dira.




martes, 29 de noviembre de 2011

AURKEZPENEKIN JARRAITUZ...

Gaurko aurkezpenak ondorengoak izan dira:

- LA COMPETENCIA DIGITAL E INFORMACIONAL EN LA ESCUELA
Egileak: Olaia Sanchez, Yaiza Santamaria eta Maria Santin
Bloga: http://ikusi-eta-ikasi.blogspot.com

- TEKNOFILIA VS. TEKNOFOBIA
Egileak: Pablo Piñeiro, Koldo Plazas, Gorka Ramos eta Urko Sanz.
Bloga: http://pakogour.blogspot.com

- LA TECNOLOGIA EDUCATIVA EN UN MUNDO TECNOLOGIZADO
Egileak: Janire Rekalde, Sheila Quijada, Garazi Novoa, Estibaliz Pajaro eta Jon Rabadan.
Bloga: http://tik-tok-tak.blogspot.com

-TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN
Egileak: Iratxe Iparragirre, Nerea Larruzea, Miren Luzuriaga eta Oihane Infante.
Bloga: http://iktlh32teoria.blogspot.com/



Ikus daitekeen modura, gaurko saioan teknologiarekin zerikusia duten gai anitz landu ditugu, bai hezkuntzan bai hezkuntzatik kanpo.
Gure ustetan gairik interesgarriena 2. taldeak landutakoa izan da, horrekin erlazionatuta praktikan erabilitako bideo bat eskeintzen dizuegu: internetekiko izan dezakegun beldurra alde batera utziz, honen erabilpen egoki bat sustatzeko asmoz.
Ea gustoko duzuen!


(Bideo honen bultzatzatzailea: "Junta de Andalucia", jatorria: www.miscelaneajoven.com)

martes, 15 de noviembre de 2011

ikaskideen aurkezpenak

Ostiral honetan ere aurkezpenekin jarraitu dugu. Pasadan astean gure taldeari egokitu zitzaion txanda eta oraingoan gure ikaskideetako batzuk izan dira euren aurkezpena egin dutenak.
Gure ikaskide hauek IKTek hezkuntzara ekarri dituzten aldaketez hitz egin digute. Hori horrela izanik, aldaketa nabarmenak nabari daitezke hezkuntza tradizionalaren eta gaur egungo hezkuntzaren artean.
Jarraian jartzen dugun bideo honetan hezkuntza tradizionalaren eta gaur egungo hezkuntzaren arteko zenbait ezberdintasun ikus daitezke:

domingo, 6 de noviembre de 2011

Aurkezpena egiten

Gaurkoan klasean gure egokitutako testuaren aurkezpena egin behar izan dugu.
Taldekideetako bi baino ez geuden eta hasiera batean nahiko urduri geunden; hala ere azkenean urduritasun hori alde batera uztea lortu dugu.
Aurkezpenerako Power Point bat prestatu dugu gure gaia laburbilduz eta horrez gain jarraian jartzen dugun bideoa ere gehitu dugu. Bertan IKTek eskolan duten eragina nolabait laburbiltzen da eta horregatik baliagarri izan zaigu aurkezpenerako.

viernes, 28 de octubre de 2011

2011/10/28


Gaur klasean, Alaitzek musika erlaxagarri baten laguntzaz, lasaitzen lagundu digu, lan egiteko eta ikasteko giro on bat sortzeko asmoz. Izan ere, klasean iskanbila handia zegoen, eta honek behar bezala lan egitea ostopatzen zuen. Teknika hauek eskolara eramateko oso emankorrak dira eta gure etorkizunari begira lagungarria suerta daitezke.

GAUR EGUNEAN BIZITZEN


27/10/2011

Egun hauetan zehar, telebistan IKTrekin zerikusirik duen zenbait albiste ikusi ditugu. Alde batetik, aurreko egunean irakurri behar izan genuen testuarekin lotuz, irakasleek sarritan IKTak erabili beharrean nahiago dutela liburuak erabiltzea entzun dugu. Baliteke honen arrazoi nagusia IKTen inguruko ezagutza falta izatea, baina gaur egungo gizartera moldatzeko beharrezkoa izango da ezagutza hori aberastea.
Bestalde, IKTak ere gizarteko eremu guztietara zabaldu dira, baita botere judiziala hartzen dutenen artean ere. Epaileek adibidez IKTrekiko ezagutza zabaldu nahi dutela aldarrikatzen dute, eta horretarako iPhon S4 a eta Appel konpañiako azken asmakuntzetako bat (Tablet) izango dute lan egiteko orduan. Guzti hau bitxia iruditu zaigu eta hemen jarri nahi izan dugu gaur eguneko egunerokotasunean ere teknologia berriei lotutako albisteek ere lekua hartzen dutelako.

Klase aurrean azalpenak ematen

2011-10-21

            Gaurko klasean, aurreko egunean landutako testua klase aurrean azaldu behar izan dugu. Horretarako, talde bakoitzeko kide bat klase aurrera atera da berak landutakoa laburbilduz. Guzti honi, beste kideetako bat azalpenak grabatzen egon dela gehitu behar zaio, horrela teknologia berrien txertaketa klasera eramanez. Egia esan, klase aurrean geure burua ikustean urduritasun handia sentitzeko joera dugu, are gehiago norbait guri grabatzen baldin badago. Horrez gain, nolabaiteko presioa sentitu dudala ere esango nuke, alabaina informazioa era egoki eta ulergarria transmititzeko nahia izanda, nerbioak traba nabarmen suertatzen dira.
            Klasekideek emandako informazioa laburbiltzen saiatu gara, eta ondorengo hauek izan dira hartu ditugun ideia nagusiak:
-       Zenbait gizabanakok teknologia berriekin ibiltzeko fobia erakusten dute, bete batzuk aldiz guztiz kontrakoa. Hori hala izanik, fobia erakusten duten horiek IKT-en gaitasuna garatzeko arazoak izan ditzakete.
-       Irakasleek sarritan arazoak izaten dituzte teknologia berriak klasean erabiltzeko orduan. Sarritan ikasleek irakasleek eurek baino jakintza gehiago izaten dute IKTen inguruan, eta horrek autoestimu arazoak suposa ditzake irakaslearentzat.
-       Oso garrantzitsua da eskolan teknologia berriak erabiltzea ahalik eta ikasgai gehienetan, ez soilik informatikan.
-       IKT-ei esker ez da irakaslea azalpenak ematen dituen bakarra, umeak ere bere parte-hartzea du eta bere ideiak plazaratzeko aukera du. Horregatik, irakasleak nolabaiteko boterea galduko du, eta ikaslea autoikaskuntzan murgilduko da. Irakaslearen behar nagusia informazioa antolatzea izango da.
-       Ordenagailuen sorrerak garrantzi handia izan du gizartean. Prozesu luzea izan da IKT-an gure gizartean txertatzea eta aldaketa handiak ekarri dituzte. Aldaketa hauek eskolan ere nabaritu dira, izan ere hezkuntza gero eta gehiago garatuz doa teknologia berri hauei esker.
-       IKTak eskolan lantzeko bai irakasle eta baita ikasleek ere gaitasun jakin batzuk izan beharko dituzte.
-       IKTen inpaktua hain izan da handia pertsonen arteko harremanak ere aldatu egin dituela. Horrez gain, desberdintasun kultural eta ekonomikoak ere nabarmendu egin dira.


ZEINTZUK DIRA GURE BEHARRAK? (taldeka)
-       Gaiak azaltzeko beste baliabidea bat izan behar da.
-       Ez mugatzera liburuetara.
-       Memoria bisuala, ume batzuentzat onuragarriago izaten da, bisualki gauzak memorizatzea, horretarako teknologia berriak bere lekua hartu behar dute.
-       Kritikotasuna lantzeko teknologia berriak aproposak dira, izan ere, lelku anitzetik informazioa biltzean iritzi bat baino gehiago irakurri dezakete.
-       Lan bat egitean, lan hori egiten duten bitartean, teknologia berriekin aritzen dira eta hori ere onuragarria da jakintza gehiago izateko, eta etorkizunean, teknologia berriekin ibiltzeko erraztasuna izan dezaten.
-       Irakaslearekin komunikatzeko beste baliabidea bat dira teknologiak berriak, ikaskuntza kooperatiboa sortzeko.