Gaurkoa, saio finala izan da, beraz, irakasgaia zein bloga, bukatutzat eman genitzake.
Amaia Malaina, Nerea Sanchez eta Maitane Schwarzek, "dokumental" antzekoa eskeini digute. Lauhilabetean zehar, burututako lana izan da. Dokumental horretan azaltzen dena, zera da: ikasgaian aurkezpenak egindako orduan, azalpenak emateko erari erreparatuz, nola ez eta nola bai aritu behar garen. Hau da, zein tonu, keinu, power point tipo etab. erabili behar ditugun zehaztea.
Honen bitartez, urrengorako, denok zerbait argiago izango dugu gure lanen bat aurkezterako orduan, nola egin behar dugun.
Geroago irakasle/irakasgaiaren ebaluazioa eta autoebaluazioa bete ditugu.
Azkenik, informatika gelara joan gara galdetegi bat betetzeko.
Ikasgaia agurtzeko esan genezakeena zera da, IKTak ez ditugula guztiz aldera uzten, zeren eta gure bizitzako une gehienetan topa ditzakegu. Nahiz eta irakasgaia bukatutzat eman, hauen erabilpena sustatuko dugu, noski, orain direla zenbait hilabete baino erabilera konstienteago batean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario