2011-10-21
Gaurko klasean, aurreko egunean landutako testua klase aurrean azaldu behar izan dugu. Horretarako, talde bakoitzeko kide bat klase aurrera atera da berak landutakoa laburbilduz. Guzti honi, beste kideetako bat azalpenak grabatzen egon dela gehitu behar zaio, horrela teknologia berrien txertaketa klasera eramanez. Egia esan, klase aurrean geure burua ikustean urduritasun handia sentitzeko joera dugu, are gehiago norbait guri grabatzen baldin badago. Horrez gain, nolabaiteko presioa sentitu dudala ere esango nuke, alabaina informazioa era egoki eta ulergarria transmititzeko nahia izanda, nerbioak traba nabarmen suertatzen dira.
Klasekideek emandako informazioa laburbiltzen saiatu gara, eta ondorengo hauek izan dira hartu ditugun ideia nagusiak:
- Zenbait gizabanakok teknologia berriekin ibiltzeko fobia erakusten dute, bete batzuk aldiz guztiz kontrakoa. Hori hala izanik, fobia erakusten duten horiek IKT-en gaitasuna garatzeko arazoak izan ditzakete.
- Irakasleek sarritan arazoak izaten dituzte teknologia berriak klasean erabiltzeko orduan. Sarritan ikasleek irakasleek eurek baino jakintza gehiago izaten dute IKTen inguruan, eta horrek autoestimu arazoak suposa ditzake irakaslearentzat.
- Oso garrantzitsua da eskolan teknologia berriak erabiltzea ahalik eta ikasgai gehienetan, ez soilik informatikan.
- IKT-ei esker ez da irakaslea azalpenak ematen dituen bakarra, umeak ere bere parte-hartzea du eta bere ideiak plazaratzeko aukera du. Horregatik, irakasleak nolabaiteko boterea galduko du, eta ikaslea autoikaskuntzan murgilduko da. Irakaslearen behar nagusia informazioa antolatzea izango da.
- Ordenagailuen sorrerak garrantzi handia izan du gizartean. Prozesu luzea izan da IKT-an gure gizartean txertatzea eta aldaketa handiak ekarri dituzte. Aldaketa hauek eskolan ere nabaritu dira, izan ere hezkuntza gero eta gehiago garatuz doa teknologia berri hauei esker.
- IKTak eskolan lantzeko bai irakasle eta baita ikasleek ere gaitasun jakin batzuk izan beharko dituzte.
- IKTen inpaktua hain izan da handia pertsonen arteko harremanak ere aldatu egin dituela. Horrez gain, desberdintasun kultural eta ekonomikoak ere nabarmendu egin dira.
ZEINTZUK DIRA GURE BEHARRAK? (taldeka)
- Gaiak azaltzeko beste baliabidea bat izan behar da.
- Ez mugatzera liburuetara.
- Memoria bisuala, ume batzuentzat onuragarriago izaten da, bisualki gauzak memorizatzea, horretarako teknologia berriak bere lekua hartu behar dute.
- Kritikotasuna lantzeko teknologia berriak aproposak dira, izan ere, lelku anitzetik informazioa biltzean iritzi bat baino gehiago irakurri dezakete.
- Lan bat egitean, lan hori egiten duten bitartean, teknologia berriekin aritzen dira eta hori ere onuragarria da jakintza gehiago izateko, eta etorkizunean, teknologia berriekin ibiltzeko erraztasuna izan dezaten.
- Irakaslearekin komunikatzeko beste baliabidea bat dira teknologiak berriak, ikaskuntza kooperatiboa sortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario