ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE.

ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE. WILLCOME. BENVIDO. SALUTATIO. BINE A TI VENIT.

viernes, 28 de octubre de 2011

Noiz izan zen teknologia berri bat erabili nuen lehen aldia? Non? Norekin? Zer sentitu nuen?

(Olatz)

            Hainbat urte igaro dira teknologia berri bat erabili nuen lehen alditik. Telebista edota irratiaz gain, Game boy-a esango nuke izan zela erabili izan dudan lehen teknologia berria. Bost bat urte izango nituen gailu hau oparitu zidatenean. Egia esan, zirrara handia sentitu nuen, asko gustatzen zitzaidan berarekin jolastea. Ordura arte, beste mota bateko jostailuekin jolastera ohituta nengoen eta baliteke teknologia berri bat neure eskuetan ikusteak eragin izana hain zirrara handia, berrikuntza itzel bat izan baitzen niretzat.
            Beste alde batetik, walkman-a eta ondoren ateratako diskman-a ere aipagarriak dira. Nire ahizpa nagusiari oparitu zioten lehenengo tramankulu hau. Nik ahal nuen guztietan hartzen nion, asko gustatzen zitzaidalako musika bertatik entzutea. Azkenean lortu nuen nire gurasoek niri ere diskman-a erostea eta benetan poztu nintzen honekin.
            Azkenik, ordenagailua aipatzea ere gustatuko litzaidake. Alabaina, eskolan erabili nuen lehenengoz gaur egun hain ohiko den teknologia berri hau. Zazpi urte inguru izango nituen ordenagailua erabili nuen lehen aldi hartan. Irakaslearekin batera klase osoa joan ginen ordenagailu gelara. Emozio handia sentitzen genuen guztiok eta oso gustora egiten genuen lan ordenagailuekin, guretzako gauza zeharo berria baitzen.


(Deiene)

            Oraindik oroitzen dut egun hura…agian orainarte egin izan didaten oparietatik ilusio handiena egin didana izan da.
            Nire ikaskide guztiek zuten jada mugidor bat, nik behin da berriz eskatzen nien nire gurasoei, baina beraiek esaten zidaten, jadanik gazteegia nintzela mugikor bat izateko, ez zela behar nuen zerbait, gastu bat gehiago suposatuko zuela…
            Nire lagunek beren telefonoetaz hitz egiten ematen zituzten egunak, alkarri mezuak bidaltzen, jokuetan jolasten, politonoak deskargatzen etab. bitartean, nik, gozoki dendan erositako mugikorraz jolastuz konformatu beharra nuen; badakizue, denok noizbait izan dituzuen txikle edo karameloz beteriko telefonoekin.
            Ezkutaketan jolastea aspergarri bihurtu zen, baita alturitazka edota harrapaketan.
            Bitartean, ikasketak jarraitu egiten zuten eta ni nahiko ikasle ona nintzen, ez bikain ataratzen duten hoietakoa, baina behintzat ondo edota oso ondoak eskuratzen nituen; gainera nahikotxo ahalegintzen nintzen lanak egunero egiteaz eta ikasketak garaian eramateaz. Horrela ere, nire gurasoak inoiz ez dira izan esfortzua saritzen duten haietakoak, beraien hitzetan: “ikasketak, norberak, norberarentzako egin behar ditu, norberaren etorkizunerako” eta ez ordean sariren bat jasotzeko.
            Hala ere, udako oporretako lehenengo egunetako arratsalde horretan, pistinara etorri ziren nire bila. Kotxera igo bezain pronto, amak zapata kaxa bat eman zidan, hurrengoa esanez: “badakit sandalia mordoa duzula eta ez duzula besterik behar, hala ere ofertan zeuden, beraz espero dut gustoko izatea”.
            Kutxatxoa zabaldu nuenean, azken puntako Samsung-a ikusi ahal izan nuen! ezin nuen sinetsi, benetan niretzat zen? Ez zen mugikor bat gehiago! kolorean izateaz aparte, infragorriak izateaz gain, politonoak eta snake-n jokua izateaz gain, kamera zuen! Argi dago, gaur egungo telefonoekin alderatuz kamara horretako argazkietan pertsonak perzibitzeko zailtasunak izaten nituela, baina garai hartan nire lagun guztiek inbidiatzen nituen.

(Maialen)

            Gaur egun, teknologia berriak gure egunerokotasunaren ezinbesteko atala dira, nik gutxienez, ez dut imajinatzen teknologiarik gabeko bizimodu bat.
Teknologia berri bat erabili nuen lehenengo aldiz, lau urterekin izan zen. Nire gurasoak filmak jartzen zidaten bideoan, teknologia berri horrek liluratzen ninduen, izan ere, nire gustuko pelikulak ikusi ahal nituen. Handiago joaten nintzen bitartean, nire bizitzan teknologia berriak leku gehiago hartzen joan ziren, zazpi urterekin game boy bat oparitu zidaten nire gurasoek, egunero erabiltzen nituen, eta joku desberdin asko nituen gailu entretenigarri horretan jolasteko.
            Hamar urterekin, nire urtebetetzean musika entzuteko aparatu bat oparitu zidaten, walmana hain zuzen ere, CDak erreproduzitzen zituen. Asko gustatzen zitzaidan eta izugarrizko ilusioa egin zidan opari horrek. Hamaika urterekin gutxi gorabehera, nire lehenengo mugikorra oparitu zidaten, izan ere, nire lagun guztiak bat zuten. Geroago ordenagailua etorri zen. Hasieran harrituta geunden makina horiekin, izugarriak iruditzen zitzaigun, oso dibertigarriak ziren. “Paint” izeneko aplikazio zoragarri bat erabiltzen genuen. Milioika marrazki egin ahal zenituen eta nahi zenuen momentuan ezabatu eta berriro ere hasi ahal zenuen, gainera, kolore pilo zeuden aukeratzeko, eta arkatzarekin, errotulagailu lodi edo finekin, edota margoekin marraz zenezakeen problemarik gabe!  eta  gaur egun ordenagailu bat oharkabean pasatzen da. Hortik aurrera mobil berriak etorri ziren, mp3, mp4, camara digitalak… Hortik aurrera teknologia lasterketa bat dirudi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario