HITZ GAKOAK:
Testu honetan testu bera ulertzeko eta interpretatzeko ezinbestekoak diren zenbait hitz gako daudela esango genuke. Hitz horiek ondorengoak dira gure iritziz:
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak
- Berrikuntzak
- Eskoletan txertatu
- Gaitasunak
- Irakasle eta ikasle
- Etengabeko prozesua
SINTESIA:
Gaur egun Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak indarra hartuz doaz, eta badirudi ez dutela geratzeko asmorik. Hainbat dira teknologia hauek ekarri dizkiguten aldaketak, aldi berean hainbat berrikuntza gure eskura utziz, gure bizitza eta kulturaren zati bihurtu diren arte. Hori hala izanda, eskoletara ere eraman beharko da berrikuntza hauen eragina. Ikasleak teknologia berriz hornitutako gizarte batean biziko diren heinean, hauekiko ezagutza nahikoa izan beharko dute. Horretarako, bai ikasle eta irakasleek gaitasun jakin batzuk garatu beharko dituzte. Gaitasun horiek garatzeak etengabeko prozesu bat suposatzen du. IKT hauek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen inguruan beti ondo informatuta egon beharko gara.
Irakasleek IKTen erabilgarritasunak ezagutu beharko dituzte; besteak beste kideekin arremanetan jartzea, materialak sortzea, interneten erabilera... Bestalde, ikasleei IKT hauen erabilera txertatu beharko die, beti ere mundu errealeko gaiak arakatuz eta pentsamendu kritikoa eta sormena ahalbidetuz.
Ikasleek euren aldetik zenbait gaitasun espezifiko garatu beharko dituzte beren hezkuntza prozesuan zehar; beti jarrera ireki, ikertzaile eta kritikoa izanez eta teknologiak ulertu eta erabiltzeari lotuz.
METAFORARIK BADAGO? ULERGARRIA EGIN.
Nire ustetan testuan ageri den metaforak dio: IKT-ak informazioaren eta komunikazioasren teknologia berriak baino gehiago direla, norberaren kulturaren zati direla, hauek eraldatzen dituela.
Hauekin, lan egin, ondo pasatu eta hezi behar dela. Egia da IKT-k bere siglek diotena baino gehiago inplikatzen duela, informazio eta komunikazioaz aparte hainbat arlo eta ekintza gehiago barne hartzen dituela, besteak beste honen erabilera dago; arduratsu eta egokia. Argi dago honen erabilera zuzen bat egiteko, bai eskolan bai hemendik at, erabiltzaileak, kontzeptuarekiko gaitasun edota ezagutza jakin bat izan behar duela.
-KRITIKA EKOLOGIKOA:
- Zer gustatu zaigu?
-Zer hobetuko zenuke?
Testuari dagokionez, argia dela kontuan izan dugu, atal guztiak era garbian sailkaturik doazela alajaina, antolaketa egokia daramala, ulertzeko erreza dela, eta nahiz eta hitz sistematikoak izan, erraz autematen dela hauen esanahia.
Bestalde, testutik hobetuko genukena zera da, ez izatea hain astuna, hau da, hainbestetan gauza berdinak ez errepikatzea, gehienbat arira joatea.
Zer gehiago jakin behar dugu?
Hezkuntza, gaur egun ezinbesteko elementua da teknologia berriak gure egunerokotasunera sartzeko prozesuan, horrela informazioaren gizarteak determinatuta etorriko da. E-learninga hezkuntza metodo bat da, honen oinarria da ikasle eta irakaslearen arteko komunikazio eta informazio kanala internet dela.
IKTak gizarteari aportatzen dion benefizio guztien artean, hezkuntzan eta kulturan berebiziko eragina du. Horietan teklnologiak berriak duten garapenak eta ematen dituen aurrerapenak garrantzi handia hartzen du.
Bestalde, inori harritzen gaitu minuturo informatuta egotea, beste herrialde bateko pertsonekin kontaktuan egotea, gustatzen zaigun abestia momentuan bilatzea eta entzutea, ateratzen diren azken pelikulak ikustea… badakigun bezala, teknologia berriak oso azkar gure bizitzen atal ezinbesteko bat bihurtzen ari dira. Kontzeptu hau ere, teknologiaren gizartea deritzo. Batez ere, horien dela urte batzuk INTERNET izeneko asmakizun baten erruz. Hortik aurrera dena oso azkar joan da. Lehen informazioa gurasoak, liburuak, ikastetxeak…ematen zigun. Gaur egun, eginkizun horrertan ere internet, eta teknologia berriak egiten dute. Beraz, gaur egun informazioa heltzeko errazago daukagu eta ez dago hain kontzentratuta.
Bestalde, pertsonen arteko komunikazioa guztiz areagotu egin da, ez gara mugitu ere egin behar edozein pertsonarekin kontaktuan jartzeko, ezta ikusteko ere, gaur egun web kamarak daude, eta horiekin edozein herrialdean dagoen pertsona batekin hizketan egon dezakezu edozein momentutan, edota edozein gauza bidali klip soil batekin. Gauza horiek guztiak geure bizimodua guztiz transformatu dute, eta guk protagonistak garenez, saiatu behar gara etorkizunean egongo diren pertsonak, hau da, gaur egungo umeak, prestatzen, teknologia berriak ondo erabiltzen…
No hay comentarios:
Publicar un comentario