ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE.

ONGI ETORRI. WELCOME. BIENVENIDO. BIENVENUE. WILLCOME. BENVIDO. SALUTATIO. BINE A TI VENIT.

viernes, 28 de octubre de 2011

2011/10/28


Gaur klasean, Alaitzek musika erlaxagarri baten laguntzaz, lasaitzen lagundu digu, lan egiteko eta ikasteko giro on bat sortzeko asmoz. Izan ere, klasean iskanbila handia zegoen, eta honek behar bezala lan egitea ostopatzen zuen. Teknika hauek eskolara eramateko oso emankorrak dira eta gure etorkizunari begira lagungarria suerta daitezke.

GAUR EGUNEAN BIZITZEN


27/10/2011

Egun hauetan zehar, telebistan IKTrekin zerikusirik duen zenbait albiste ikusi ditugu. Alde batetik, aurreko egunean irakurri behar izan genuen testuarekin lotuz, irakasleek sarritan IKTak erabili beharrean nahiago dutela liburuak erabiltzea entzun dugu. Baliteke honen arrazoi nagusia IKTen inguruko ezagutza falta izatea, baina gaur egungo gizartera moldatzeko beharrezkoa izango da ezagutza hori aberastea.
Bestalde, IKTak ere gizarteko eremu guztietara zabaldu dira, baita botere judiziala hartzen dutenen artean ere. Epaileek adibidez IKTrekiko ezagutza zabaldu nahi dutela aldarrikatzen dute, eta horretarako iPhon S4 a eta Appel konpañiako azken asmakuntzetako bat (Tablet) izango dute lan egiteko orduan. Guzti hau bitxia iruditu zaigu eta hemen jarri nahi izan dugu gaur eguneko egunerokotasunean ere teknologia berriei lotutako albisteek ere lekua hartzen dutelako.

Klase aurrean azalpenak ematen

2011-10-21

            Gaurko klasean, aurreko egunean landutako testua klase aurrean azaldu behar izan dugu. Horretarako, talde bakoitzeko kide bat klase aurrera atera da berak landutakoa laburbilduz. Guzti honi, beste kideetako bat azalpenak grabatzen egon dela gehitu behar zaio, horrela teknologia berrien txertaketa klasera eramanez. Egia esan, klase aurrean geure burua ikustean urduritasun handia sentitzeko joera dugu, are gehiago norbait guri grabatzen baldin badago. Horrez gain, nolabaiteko presioa sentitu dudala ere esango nuke, alabaina informazioa era egoki eta ulergarria transmititzeko nahia izanda, nerbioak traba nabarmen suertatzen dira.
            Klasekideek emandako informazioa laburbiltzen saiatu gara, eta ondorengo hauek izan dira hartu ditugun ideia nagusiak:
-       Zenbait gizabanakok teknologia berriekin ibiltzeko fobia erakusten dute, bete batzuk aldiz guztiz kontrakoa. Hori hala izanik, fobia erakusten duten horiek IKT-en gaitasuna garatzeko arazoak izan ditzakete.
-       Irakasleek sarritan arazoak izaten dituzte teknologia berriak klasean erabiltzeko orduan. Sarritan ikasleek irakasleek eurek baino jakintza gehiago izaten dute IKTen inguruan, eta horrek autoestimu arazoak suposa ditzake irakaslearentzat.
-       Oso garrantzitsua da eskolan teknologia berriak erabiltzea ahalik eta ikasgai gehienetan, ez soilik informatikan.
-       IKT-ei esker ez da irakaslea azalpenak ematen dituen bakarra, umeak ere bere parte-hartzea du eta bere ideiak plazaratzeko aukera du. Horregatik, irakasleak nolabaiteko boterea galduko du, eta ikaslea autoikaskuntzan murgilduko da. Irakaslearen behar nagusia informazioa antolatzea izango da.
-       Ordenagailuen sorrerak garrantzi handia izan du gizartean. Prozesu luzea izan da IKT-an gure gizartean txertatzea eta aldaketa handiak ekarri dituzte. Aldaketa hauek eskolan ere nabaritu dira, izan ere hezkuntza gero eta gehiago garatuz doa teknologia berri hauei esker.
-       IKTak eskolan lantzeko bai irakasle eta baita ikasleek ere gaitasun jakin batzuk izan beharko dituzte.
-       IKTen inpaktua hain izan da handia pertsonen arteko harremanak ere aldatu egin dituela. Horrez gain, desberdintasun kultural eta ekonomikoak ere nabarmendu egin dira.


ZEINTZUK DIRA GURE BEHARRAK? (taldeka)
-       Gaiak azaltzeko beste baliabidea bat izan behar da.
-       Ez mugatzera liburuetara.
-       Memoria bisuala, ume batzuentzat onuragarriago izaten da, bisualki gauzak memorizatzea, horretarako teknologia berriak bere lekua hartu behar dute.
-       Kritikotasuna lantzeko teknologia berriak aproposak dira, izan ere, lelku anitzetik informazioa biltzean iritzi bat baino gehiago irakurri dezakete.
-       Lan bat egitean, lan hori egiten duten bitartean, teknologia berriekin aritzen dira eta hori ere onuragarria da jakintza gehiago izateko, eta etorkizunean, teknologia berriekin ibiltzeko erraztasuna izan dezaten.
-       Irakaslearekin komunikatzeko beste baliabidea bat dira teknologiak berriak, ikaskuntza kooperatiboa sortzeko.

IRAKASLE ETA IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPAK (testua)


HITZ GAKOAK:

            Testu honetan testu bera ulertzeko eta interpretatzeko ezinbestekoak diren zenbait hitz gako daudela esango genuke. Hitz horiek ondorengoak dira gure iritziz:
-       Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak
-       Berrikuntzak
-       Eskoletan txertatu
-       Gaitasunak
-       Irakasle eta ikasle
-       Etengabeko prozesua


SINTESIA:
            Gaur egun Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak indarra hartuz doaz, eta badirudi ez dutela geratzeko asmorik. Hainbat dira teknologia hauek ekarri dizkiguten aldaketak, aldi berean hainbat berrikuntza gure eskura utziz, gure bizitza eta kulturaren zati bihurtu diren arte.  Hori hala izanda, eskoletara ere eraman beharko da berrikuntza hauen eragina. Ikasleak teknologia berriz hornitutako gizarte batean biziko diren heinean, hauekiko ezagutza nahikoa izan beharko dute. Horretarako, bai ikasle eta irakasleek gaitasun jakin batzuk garatu beharko dituzte. Gaitasun horiek garatzeak etengabeko prozesu bat suposatzen du. IKT hauek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen inguruan beti ondo informatuta egon beharko gara.
            Irakasleek IKTen erabilgarritasunak ezagutu beharko dituzte; besteak beste kideekin arremanetan jartzea, materialak sortzea, interneten erabilera... Bestalde, ikasleei IKT hauen erabilera txertatu beharko die, beti ere mundu errealeko gaiak arakatuz eta pentsamendu kritikoa eta sormena ahalbidetuz.
            Ikasleek euren aldetik zenbait gaitasun espezifiko garatu beharko dituzte beren hezkuntza prozesuan zehar; beti jarrera ireki, ikertzaile eta kritikoa izanez eta teknologiak ulertu eta erabiltzeari lotuz.

METAFORARIK BADAGO? ULERGARRIA EGIN.

Nire ustetan testuan ageri den metaforak dio: IKT-ak informazioaren eta komunikazioasren teknologia berriak baino gehiago direla, norberaren kulturaren zati direla, hauek eraldatzen dituela.
Hauekin, lan egin, ondo pasatu eta hezi behar dela. Egia da IKT-k bere siglek diotena baino gehiago inplikatzen duela, informazio eta komunikazioaz aparte hainbat arlo eta ekintza gehiago barne hartzen dituela, besteak beste honen erabilera dago; arduratsu eta egokia. Argi dago honen erabilera zuzen bat egiteko, bai eskolan bai hemendik at, erabiltzaileak, kontzeptuarekiko gaitasun edota ezagutza jakin bat izan behar duela.

-KRITIKA EKOLOGIKOA:

            - Zer gustatu zaigu?
            -Zer hobetuko zenuke?
Testuari dagokionez, argia dela kontuan izan dugu, atal guztiak era garbian sailkaturik doazela alajaina, antolaketa egokia daramala, ulertzeko erreza dela, eta nahiz eta hitz sistematikoak izan, erraz autematen dela hauen esanahia.
Bestalde, testutik hobetuko genukena zera da, ez izatea hain astuna, hau da, hainbestetan gauza berdinak ez errepikatzea, gehienbat arira joatea.




Zer gehiago jakin behar dugu?

            Hezkuntza, gaur egun ezinbesteko elementua da teknologia berriak gure egunerokotasunera sartzeko prozesuan, horrela informazioaren gizarteak determinatuta etorriko da. E-learninga hezkuntza metodo bat da, honen oinarria da ikasle eta irakaslearen arteko komunikazio eta informazio kanala internet dela.
            IKTak gizarteari aportatzen dion benefizio guztien artean, hezkuntzan eta kulturan berebiziko eragina du. Horietan teklnologiak berriak duten garapenak eta ematen dituen aurrerapenak garrantzi handia hartzen du.
            Bestalde, inori harritzen gaitu minuturo informatuta egotea, beste herrialde bateko pertsonekin kontaktuan egotea, gustatzen zaigun abestia momentuan bilatzea eta entzutea, ateratzen diren azken pelikulak ikustea… badakigun bezala, teknologia berriak oso azkar gure bizitzen atal ezinbesteko bat bihurtzen ari dira. Kontzeptu hau ere, teknologiaren gizartea deritzo. Batez ere, horien dela urte batzuk INTERNET izeneko asmakizun baten erruz. Hortik aurrera dena oso azkar joan da. Lehen informazioa gurasoak, liburuak, ikastetxeak…ematen zigun. Gaur egun, eginkizun horrertan ere internet, eta teknologia berriak egiten dute. Beraz, gaur egun informazioa heltzeko errazago daukagu eta ez dago hain kontzentratuta.
            Bestalde, pertsonen arteko komunikazioa guztiz areagotu egin da, ez gara mugitu ere egin behar edozein pertsonarekin kontaktuan jartzeko, ezta ikusteko ere, gaur egun web kamarak daude, eta horiekin edozein herrialdean dagoen pertsona batekin hizketan egon dezakezu edozein momentutan, edota edozein gauza bidali klip soil batekin. Gauza horiek guztiak geure bizimodua guztiz transformatu dute, eta guk protagonistak garenez, saiatu behar gara etorkizunean egongo diren pertsonak, hau da, gaur egungo umeak, prestatzen, teknologia berriak ondo erabiltzen…




Lehen eta orain-aren arteko desberdintasunak teknologiarekin.


Horain dela urte batzuk, zazpi edo zortzi urteko umeek game boy izeneko makinatxo bat edukitzeagatik zoratuta zeuden. Hori baitzen teknologia berriekin zeukaten kontaktu bakarra. Gaur egun, galdetu itzazu ume bati ea nintendo batekin konformatzen den. Eta segur aski esango dizu: eta ordenagailua? Eta kamara? Eta Ipod.a? Eta mugikorra?... Gauzak izugarri aldatu dira, eta hori zeharo nabaritzen da gazteengan. “orain dela urte batzuk” horrela berariaz hasi naiz, ez dago zer esanik ez gure gurasoen garaiko teknologiarekin, ez dut horretatik hasi ezta aurrerago ere, bestela berrogeitamar horrialdeko hausnarketa egin beharko nuke.
            Bururatu zaizu gaur egungo ume bati erakustea atera ziren lehenengo bideo jokoak? Oso aspergarriak direla diote, itsusiak eta txarto eginda daudela zihurtatzen dute. Teknologiaren garapena azken urte hauetan guztioi ustekabean harrapatu gaitu, eta baita esan beharko genuke oso ondo moldatu egin garela, bat-batean teknologia berririk gabe geratuko bagina zer gertatuko litzateke? Ez gaude prest jada aparatu horiek guztiekin gabe bizitzeko. Hala ere, posiblea dela badakigu, gure amonak eta aitonak bizi izan dira teknologia berririk gabe. Baina hori beste garai bat zen, hori diote gaur egungo gazteek, beraintzat noski hau orainaldia da eta ez diote so egiten lehenaldiari ezta etorkizunari ere. Baina arazoa da etorkizuna hor dagoela, itxaroten eta daukan garrantzia eman beharko genukeen. Gaur egun gero eta gauza gutxiago egiten ditugu teknologia berririk gabe. Liburuak gaur egun makina batekin ere irakurtzen dira! Ez da beharrezkoa orrialderik. Ume bat ez da merkatura ailegatzen denean azken teknologia dendetara, soilik “primerakoa!”, “bikaina da” esaten dute.
            Lehen gauza zen produktuak saltzea, gaur egun multinazionalak saiatzen dira asmatzen gurentzat ezinbestekoak diren produktuak asmatzen, eta lortu egiten dute. Beraz, horrela jarraituz gero, nola ailegatuko gara?

WEB 1.0 ETA WEB 2.0



            Denborak aurrera egiten duen heinean teknologia berriek eta hauek eskaintzen dizkiguten zerbitzuek ere aurrera egiten dute. Gaur egun internet egunerokotasunean aurre egiteko ia ezinbesteko zaigun sarea da eta honek ere hainbat aurrerapen izaten ditu.
            2003 arte web 1.0 -a zen erabilgarri interneten nabigatzeko.  Web 1.0 a irakurtzeko soilik dago diseinatuta. Hori hala izanik, erabiltzaileak ezin du esku hartu orri horretan, webmaseterrak orri jakin horretara igotzen duenera mugatuta dago, bere eskura informazio hori irakurtzea baino ez dagoelarik.
            2004an web 2.0 –a iritsi zitzaigun. Aurrerakada handia izan zen interneten nabigatzeko era berri hau. Web berri hau erabiltzaileen esku hartzea eta informazio trukaketa  bideratzeko diseinatu zen. Hori hala izanik, erabiltzaileak sareko orrialdeetan gauza berriak erantsi edota iruzkindu ditzake. Web 2.0- ren barnean gaur egun egundoko indarra hartu duten webgune sozialak sartzen dira (tuenti, facebook, twitter...). Azken batean, web berri honen helburu nagusiak komunikazioa eta elkartrukea direla esango genuke.
            2006an web 3.0. –a ere agertu zen. Honen definizioaren inguruan oraindik hainbat eztabaida mantentzen dira. Dena den argi dagoen gauza bakarra denborak aurrera egiten duten neurrian internetek eskaintzen dituen zerbitzuek ere aurrera egiten dutela da. Zerbitzu hauek gero eta osoagoak dira, geure eskura gero eta erraztasun gehiago uzten dituztelarik eta badirudi momentuz aurrerapen hauek ez dutela gelditzeko asmorik.

Noiz izan zen teknologia berri bat erabili nuen lehen aldia? Non? Norekin? Zer sentitu nuen?

(Olatz)

            Hainbat urte igaro dira teknologia berri bat erabili nuen lehen alditik. Telebista edota irratiaz gain, Game boy-a esango nuke izan zela erabili izan dudan lehen teknologia berria. Bost bat urte izango nituen gailu hau oparitu zidatenean. Egia esan, zirrara handia sentitu nuen, asko gustatzen zitzaidan berarekin jolastea. Ordura arte, beste mota bateko jostailuekin jolastera ohituta nengoen eta baliteke teknologia berri bat neure eskuetan ikusteak eragin izana hain zirrara handia, berrikuntza itzel bat izan baitzen niretzat.
            Beste alde batetik, walkman-a eta ondoren ateratako diskman-a ere aipagarriak dira. Nire ahizpa nagusiari oparitu zioten lehenengo tramankulu hau. Nik ahal nuen guztietan hartzen nion, asko gustatzen zitzaidalako musika bertatik entzutea. Azkenean lortu nuen nire gurasoek niri ere diskman-a erostea eta benetan poztu nintzen honekin.
            Azkenik, ordenagailua aipatzea ere gustatuko litzaidake. Alabaina, eskolan erabili nuen lehenengoz gaur egun hain ohiko den teknologia berri hau. Zazpi urte inguru izango nituen ordenagailua erabili nuen lehen aldi hartan. Irakaslearekin batera klase osoa joan ginen ordenagailu gelara. Emozio handia sentitzen genuen guztiok eta oso gustora egiten genuen lan ordenagailuekin, guretzako gauza zeharo berria baitzen.


(Deiene)

            Oraindik oroitzen dut egun hura…agian orainarte egin izan didaten oparietatik ilusio handiena egin didana izan da.
            Nire ikaskide guztiek zuten jada mugidor bat, nik behin da berriz eskatzen nien nire gurasoei, baina beraiek esaten zidaten, jadanik gazteegia nintzela mugikor bat izateko, ez zela behar nuen zerbait, gastu bat gehiago suposatuko zuela…
            Nire lagunek beren telefonoetaz hitz egiten ematen zituzten egunak, alkarri mezuak bidaltzen, jokuetan jolasten, politonoak deskargatzen etab. bitartean, nik, gozoki dendan erositako mugikorraz jolastuz konformatu beharra nuen; badakizue, denok noizbait izan dituzuen txikle edo karameloz beteriko telefonoekin.
            Ezkutaketan jolastea aspergarri bihurtu zen, baita alturitazka edota harrapaketan.
            Bitartean, ikasketak jarraitu egiten zuten eta ni nahiko ikasle ona nintzen, ez bikain ataratzen duten hoietakoa, baina behintzat ondo edota oso ondoak eskuratzen nituen; gainera nahikotxo ahalegintzen nintzen lanak egunero egiteaz eta ikasketak garaian eramateaz. Horrela ere, nire gurasoak inoiz ez dira izan esfortzua saritzen duten haietakoak, beraien hitzetan: “ikasketak, norberak, norberarentzako egin behar ditu, norberaren etorkizunerako” eta ez ordean sariren bat jasotzeko.
            Hala ere, udako oporretako lehenengo egunetako arratsalde horretan, pistinara etorri ziren nire bila. Kotxera igo bezain pronto, amak zapata kaxa bat eman zidan, hurrengoa esanez: “badakit sandalia mordoa duzula eta ez duzula besterik behar, hala ere ofertan zeuden, beraz espero dut gustoko izatea”.
            Kutxatxoa zabaldu nuenean, azken puntako Samsung-a ikusi ahal izan nuen! ezin nuen sinetsi, benetan niretzat zen? Ez zen mugikor bat gehiago! kolorean izateaz aparte, infragorriak izateaz gain, politonoak eta snake-n jokua izateaz gain, kamera zuen! Argi dago, gaur egungo telefonoekin alderatuz kamara horretako argazkietan pertsonak perzibitzeko zailtasunak izaten nituela, baina garai hartan nire lagun guztiek inbidiatzen nituen.

(Maialen)

            Gaur egun, teknologia berriak gure egunerokotasunaren ezinbesteko atala dira, nik gutxienez, ez dut imajinatzen teknologiarik gabeko bizimodu bat.
Teknologia berri bat erabili nuen lehenengo aldiz, lau urterekin izan zen. Nire gurasoak filmak jartzen zidaten bideoan, teknologia berri horrek liluratzen ninduen, izan ere, nire gustuko pelikulak ikusi ahal nituen. Handiago joaten nintzen bitartean, nire bizitzan teknologia berriak leku gehiago hartzen joan ziren, zazpi urterekin game boy bat oparitu zidaten nire gurasoek, egunero erabiltzen nituen, eta joku desberdin asko nituen gailu entretenigarri horretan jolasteko.
            Hamar urterekin, nire urtebetetzean musika entzuteko aparatu bat oparitu zidaten, walmana hain zuzen ere, CDak erreproduzitzen zituen. Asko gustatzen zitzaidan eta izugarrizko ilusioa egin zidan opari horrek. Hamaika urterekin gutxi gorabehera, nire lehenengo mugikorra oparitu zidaten, izan ere, nire lagun guztiak bat zuten. Geroago ordenagailua etorri zen. Hasieran harrituta geunden makina horiekin, izugarriak iruditzen zitzaigun, oso dibertigarriak ziren. “Paint” izeneko aplikazio zoragarri bat erabiltzen genuen. Milioika marrazki egin ahal zenituen eta nahi zenuen momentuan ezabatu eta berriro ere hasi ahal zenuen, gainera, kolore pilo zeuden aukeratzeko, eta arkatzarekin, errotulagailu lodi edo finekin, edota margoekin marraz zenezakeen problemarik gabe!  eta  gaur egun ordenagailu bat oharkabean pasatzen da. Hortik aurrera mobil berriak etorri ziren, mp3, mp4, camara digitalak… Hortik aurrera teknologia lasterketa bat dirudi.

Gure blogaren jaiotza

Kaixo guztioi!
Maialen, Deiene eta Olatz gara, lehen hezkuntzako ikasleak.

Informazio komunikazio eta teknologia irakasgai honetako eduki eta esperientzia guztiak bilduko dituen egunerokoa aurkezten dugu. Dosier honetan saiatuko gara irakasgai honek transmititzen digun iritzi eta pentsamendu guztiak jasotzen. Modu berean, klasean egiten ditugun lan guztiak, biltzen dugun informazio berri guztia ere hemen agertuko da. Bestalde, bidalitako lan pertsonalak nahiz taldekoak ere idatziko ditugu. Azkenez, baita gure sentimenduak irakasgaiarekiko eta honekin erlazionaturiko edozein albiste, bitxikeria… hemen agertuko dira.
            Azkenik, alde batetik espero dugu lortzea nahi ditugun emaitzak eta bestalde eguneroko hau laguntzea irakasgai honen esentzia hartzen.